XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metodologia: Estudioak tamaina handian daude inprimaturik ikasleak urrun samarretik ikusi ahal izateko.

Saioko partitura harturik, gidaliburuan agertzen diren azalpenak segituko ditu beti irakasleak.

Hartan esaten bada estudioaren datu teknikoak eman behar dituela, irakasleak eman egingo ditu.

Oraingoz ez dio inportik tempoa, konpasa etab. zer diren ulertzen ez badute.

Pixkanaka konturatu egingo dira tempoak abiadurarekin duela lotura. Oraingoz izenak ezagun egitea da interesatzen zaiguna.

Ez dugu presarik izan behar dena azaltzeko, ikaslea gogaitu eta unatuko baikenuke geroago agertuko diren gauzekin eta, orduan, ia berez argituko dira.

Horrela bada, hasierakoak ahalik eta bizien burutu ondoren oihartzun moduko irakurketari ekingo diogu, konpasez konpas.

Estudioa bukaturik irakasleak osorik irakurriko du behin. Une honetan oso garrantzitsua da ikasleari sentiaraztea estudio bat irakurtzea kanta bat abestea bezalakoa dela; hots, gustu onez egin behar dela.

Horren ondoren, irakasleak eta ikasleek partitura osoa kantatuko dute.

Ezaguna den zerbait errepasatzerakoan minutu bat emango diogu ikasleari pieza buruan presta dezan.

Notak deszifratzen jarri beharko du arreta. Esku-pentagramaren sekretua ezagutu ahala erabili beharko du.

Hasieran kostako zaio baina geroago eta trebezia handiagoa lortuko du.

Hastapenetan idatzita dutena baino abiadura motelagoan kantatu ahal izango ditugu; horrela eginez gero, alabaina, ez dugu inolaz ere dinamismoa galdu behar. Nolanahi ere, errepasoko saioetan dagokien tempoan irakurri beharko dira partiturak.

Zer baloratzen dugu? Gozaketa. / Noten esate zehatza abiadura egokian. / Erritmoaren eta tonuaren arteko sinkronizazioa. / Ahotsaren jaulkipena. / Arnasketa egokia. / Esaldien segida. / Intentsitatearen kontrola. / Jaulkipena egin deneko entzuketa. / Parte hartzen duten au elementu guztiak pixkanaka ezagutuz joatea. / Ernetasuna, konzentrazioa.